Logotipo Orion

  • Zu hemen zaude:
  • Hasiera
  • Programa
  • Wakeboard

Wakeboard

Open Europeo Wakeboard

Orio hiru egunetan munduko mailako Wakeboard gune garrantzitsuenetako bat bihurtuko da.

Aurreikusitako proban Wakeboard munduko, nazioko eta europako riderik garrantzitsuenekin kontatzen du, Cyril Cornado, bost aldiz Europako txapelduna edo Jaime Torres, Espainiako Master 2007-ko txapelduna.

Saltoetarako arrapala bat eta uraren gainean 14 metrotako barandilla bat egokituko da eta bertan riderak dakitena erakusteko aukera izango dute eta guztietako akrobazia eta jauziak egiten. Publikoak jarraitu ahal izango dituen akrobaziak.

Gainera modalitate hau probatu nahi duten gazteei klaseak eta paseak eskainiko zaizkie.

Sariak

Guztira 9.000 euro banatuko dira gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan sailkaturiko lehenengo hiruen artean.

Gizonezkoen maila

  • Lehena: 3.000 euro
  • Bigarrena: 2.000 euro
  • Hirugarrena: 1.000 euro

Emakumeen maila

  • Lehena: 1.500 euro
  • Bigarrena: 1.000 euro
  • Hirugarrena: 500 euro

Zer da?

Wakeboard-a uretako eskiaren, surfaren, snow boardaren eta skatearen elementuak bateratzen dituen disciplina ikusgarri bat da. Kirol hau egiten dutenak, riderak, snowboard-en atzerako taula baten gainean, era guztietako akrobaziak edo irudiak egiten dituzte, soka eta manillar baten bitartez lotzen diren txalupa batez eramak. Wakeboard-aren sekretua olatuetaz baliotzea da,

Wakeboard-aren sekretua olatuetaz baliotzea da, txalupak eragiten dituen uhinez, literalki airean hegan egiteko. Txalulparen atzealdean olatu handiagoak lortzeko fat sacks-ak edo ur boltsak ere erabiltzen dira.

Wakeboard-eko gehien zabaldutako saltuak “tanrtrum”-a (atzerako hilkorra), “air raley” (gorputza urarekiko paralelo doan hegaldi luzea), “hoochie-glide” (esku batez taula elduz egindako raley-a), edo “blac roll” (albo baterako hilkorra). Gainera 180, 360 eta 540 gradutako birak ere egin daitezke.

Riders

  • Jaime Torres - Master 2007-ko txapelduna
  • Jaime Martinez - Espainia Pro 2007 Txapelduna
  • Martín Freire - Portugaleko Pro 2007 txapelduna
  • Dan Nott - Europako 2007 txapeldunordea
  • Jack Wayne - 2007-ko Txapeldun ingelesa
  • Mark Rossitter - 3 2007-ko Europako Txapelketan
  • Nick Davis - 2007 Europako Txapelduna
  • Robbie Rendo- 2007 Txapeldun Argentinatarra

Ordutegiak

Ostirala 4

  • 18:30etatik 20:00etara: Erakusketa

Larunbata 5

  • 10:00etatik 11:00etara: Free-hour
  • 11:00etatik 12:30etara: Zortzirenak
  • 12:30etatik 13:30etara: Haurren paseak

Igandea 6

  • 11:30etatik 12:30etara: Txapelketaordea
  • 12:30etatik 13:30etara: Haurren paseak
  • 17:30etatik 18:30etara: Final handia