Logotipo Orion

  • Zu hemen zaude:
  • Hasiera
  • Orion
  • Orio

Orio

Euskal kostaldean dago, Donostiaren ondoan, Orio bost mila biztanlera heltzen ez den arrantzaleen herri txiki bat da eta inguru natural paregabeko bat daukana. Alde batera Oria ibaia, itsasoarekin bat hondartzan egiten dena, eta bere atzean Mendi berdeak nabarmentzen dira; horregatik esaten da Orio urdina eta berdea dela.

Mendi berdeak nabarmentzen dira; horregatik esaten da Orio urdina eta berdea dela. Ibaia, itsasoa eta mendiak paisaia aberats bat eskeintzen dute eta ibilaldi luze eta ederrak egitea uzten digu eta gainera era guztietako ekintzak egitea: xendazaletasuna, bizikleta, arrantza bere modalitate guztietan, arrauna, piraguismoa, surfa, windsurfa, igeriketa...

Baina urdina eta berdea izateaz gain, Orio horia era bada. Bere kaleen izena idazten diren plakak horiak dira, jatetxe eta denda askotako errotuluak, herrian zehar eguzki-ohial hori ugari daude… eta horia bere traineraren eta bere arraunlarien kolorea delako da. Arraunketak Orion afizio handia dauka, herria hori bihurtu arte.

Lotura interesgarriak:

Orioko Udala: www.oriora.com

Orioko Kanpina:www.campingseuskadi.com/orio

Orio Arraunketa Elkartea: www.orio-ae.com